Tailerrak

Adin guztietara egokitzen diren tailer teoriko-praktikoak eskaintzen ditugu, ZEREALAK EZAGUTU ESKUAK ZIKINDUZ izenpean.

*60-90 minutu ingurukoak eta Zituenen naiz beste edozein lekutan egingarriak.

Bisitak

Gure lokala barrutik ezagutzeko aukera ere badago; ekoizpena gertutik ikusi eta Zitueneko sekretu guztien jabe egiteko. Proiektu pedagogiko zehatzak zein bisita pribatuak onartzen dira, taldea antolatua izan behar delarik beti ere.

Katerinak

Ekitaldietarako pintxo bereziak eskaintzen ditugu, guztiak pastan oinarritzen direlarik. Kaneloitxoak, rabioliak, pastatak saltsekin, barazki zakutxoak… Aukera ezberdinak ditugu, norberaren gustura egokitzen garelarik.

Taldeentzako menuak

Lagunarteko naiz kolektiboentzako bazkari eta afariak eskaintzen ditugu, nahi izanez gero lehenengo plateretik hasi eta postreraino. Menuen aukera mugatua da, beti ere gure produktuak (edo ingurukoak) eskaintzen baititugu. Menu osoa eskatzea ere ez da beharrezkoa, plater nagusia besterik hartzea ere aukera ona litzateke!