Your cart is currently empty!
Gure sukaldea txikia izanda ere, plater goxoak prestatzeko leku aproposa da! Egunero bertan sukaldatzen dira lasagna pare bat; bata barazkiena eta bestea haragiarena, astean behin ere izaten dugularik tartea beganoentzat!
Horiez gain, astero saltsa ezberdin bat egin ohi dugu. Gure errezeten artean daude hain ezagunak diren saltsa bologniarra, napolitana eta puttanesca; baina baita ere perretxikoenak, barazkiak tomatearekin, espinakak, esnegaina eta gazta urdina… eta garaiaren araberako beste hainbat!
Gure pastata arrakastatsuak frijitzen ere pasatzen ditugu arratsalde asko! Hain estimatuak diren perrexila, baratxuri eta piper beltzez egindakoez gain, Verako pimentoi gozoa eta oreganozkoek ere badituzte beraien jarraitzaileak; eta ahaztu gabe gozozaleentzat bereziki egindako txokolate, panela eta kanelazkoak!
Noizean behin ravioliak eta kaneloitxoak ere egiten ditugu. Hauek kopuru handietan ekoizten dira eta izoztuta mantentzen ditugu. Raviolien eskaintza oraindik ere txikia bada ere, kaneloitxoetan aukera oparoagoa da zapore aldetik: urdaiazpiko iberikoa, txistorra, onddoak, gazta urdina eta oliba beltzen artean aukera daiteke, badira bai gustu eta gutizi guziak asetzeko!
Eguneroko lanaz gain, eskari bereziak ere jasotzen ditugu!
Zuen kuadrila, kolektibo edo familiarentzat otordua prestatzea nahiko bazenute, menu ezberdinak ere eskaintzen ditugu, beti ere pasta oinarri hartuta, noski. Menuak osoak izan daitezke, edota erdiak, jarri gurekin harremanetan eta eskaintzaren berri emango dizuegu.
Bestalde, pastan oinarritutako pintxoak ere egiten ditugu, katering zerbitzua eskainiaz. Pintxo bereziak dastatzeko gogoz bazaudete, aukera paregabea!