Gure denda

Erdiko Kaleko gure dendan, salmenta zuzena maite dugu, eta guk ekoiztutako produktuak nagusi badira ere, beste proiektu agroekologiko ezberdinei ere espazioa eskaintzen diegu.

Hori dela eta, eskaintzen ditugun produktu guztiak ekologikoak, ekoizle txikienak, eta gertukoak direla bermatzen dugu.

Batzuk aipatzearren, bertan topa ditzakezue:

  • Hernaniko OnEin proiektuaren kontserbak: Tomate frijitua, Bolognesa saltsa beganoa, Kalabazin pistoa eta Pikillo saltsa mina.
  • Orendaingo Larreta baserriko esnekiak:Zapore eta tamaina guztietako Jogur eta petixuak.
  • Olabarriko Behieko proiektuaren gaztak:Krematsua, Urdina, ErdiOndua eta Biguna.
  • Hernaniko Telleri Zahar baserriko Idiazabal gazta.

Bestalde, Lurraren Orenak Lezon ekoiztutako barazki saskien banaketa puntua ere bada gurea. Astean behin Azabaratza kontsumo taldeko kideak etortzen dira beraien produktuen bila. Garaiko barazkiez gain, arrautzak eta ogia ere banatzen dira, beti ere enkargu bidez kudeatzen direlarik azken hauek.

* Kontsumo taldearen inguruan interesik izango bazenu, jarri gurekin harremanetan.