Your cart is currently empty!
“Eguberritako egun zoroak pasa badira ere, gurean beti dago aukera norberari edo berezia sentitzen
dugun pertsona horri opari polit bat egiteko.
Gure online dendan, bakarkako produktuez gain, sorta bereziak ere proposatzen dizkizuegu. Gustu
guztiak asetzeko asmoz, 8 produktu sorta ezberdin aurkezten dizkizuegu. Badira Gari Pasta
Xurienak eta Osoenak; beste zerealak nahiago dituztenentzat Zekale edo Espeltarenak; Zaporedun
eta koloredunak, egun bereziak ospatzeko; Edota forma eta lehen gai guziak probatzeko gogoz
dagoenarentzat, degustazio sorta bat.
Hala ere, hau hasiera besterik ez da! Zure gustuko sortarik topatzen ez baduzu, belarriak zabalik
ditugu proposamen berriak entzuteko; produktu berriak eskaintzeko beti prest izango gaituzue.”