Your cart is currently empty!
“Ez da erraza izan, denbora luzea eman dugu lanean, baina azkenean badugu webgune berria!!
Gaur, urtea amaitzeko hain gutxi falta zaigunean, plazer handiz aurkezten dizuegu zuei denei azken
hilabeteetako lanaren fruitua.
Webgune berrian gure produktu guziei buruzko informazio zabala lortu dezakezue; zer egiten
dugun, nola egiten dugun… Baita eskaintzen ditugun zerbitzuak ere, hala nola kateringak, Zituenera
bixitak, tailerrak, otorduak… Ez eduki lotsarik eta kuxkuxeatu argazki eta bideoak, gogo handiz
egin baititugu eta!
Eta nola ez, webgunea bixitatzeaz gain, Erdiko kaleko gure dendatik pasatzeko gonbita ere egiten
dizuegu, bertan topatuko gaituzue eskuzabalik. Eta urruntasuna ez dadila arazoa izan; Online
dendan gure produktuak erosi eta dastatzeko aukera ederra baitugu! Animatu eta partekatu berria:
Zituenek webgune berria du!!”