Proiektua #AmetsakBetiHandi

Gure obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoiztuko dugu, gertuko eta garaiko lehengaiekin.

Ekonomia sozial eta eraldatzailean sinisten dugularik, benetako alternatiba izan nahi dugu bizitza itotzen duten egungo ereduen aurrean. Gertuko harreman horizontal eta parekideak eraikitzea, eta lurra eta pertsonekiko errespetutik abiatuz kalitatezko produktuak eskaintzea ditugu helburu.

Produktua

Zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa eskaintzen dugu, gertuko eta garaiko lehengaiekin egina.

Herritarrek gure produktuak beren egunerokotasunean txertatuz, indarra eta zentzua eman diote proiektuari, gizarteak bere esku sentitu nahi baitu elikadura eta honen atzean dagoen ekoizpen sistema. Produkturik onena zuei eskaini ahal izateko, beharrezkoa zaigu komunitatearen babesa.

Babesa

Gure izaerari eutsiz, finantziazioa banketxe konbentzionaletatik kanpo egiten ari gara, ekonomia sozial eta eraldatzailearen baloreak bermatzen dituen Koop57 erakundearekin.

Zure laguntza eman diezagukezu, babes eta konpromisoa adieraziz, Coop57ren abal mankomunatu sistemaren bitartez. Modu kolektibo honetan, zatitu eta banatu egiten da arriskua eta era indibidualean abal patrimonialak ezartzea ekiditen da.


Abal mankomatuak, Koop57-ren tresna

Sistema honen bidez, gizarteari ekarpen eraldatzailea egin eta bideragarriak diren proiektuak finantziatzea ahalbidetzen da, babes komunitarioan oinarrituta. Mankomunatutako abalek ez dute ekarpen monetariorik behar; ez dago ez depositurik, kosturik, ezta fidantzarik ere. Proiektu kolektibo batean sinesten duen norbanako baten konpromiso pertsonala eta indibiduala da.

Soilik proiektuak maileguaren ordainketei erantzutea ezinezko den kasuetan, abalista bakoitzak izenpetutako kantitatearekin bakarrik erantzungo luke.

Kontaktua

| 645 733 755 | info[@]zituene.eus